XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi ikusten dugu beraz, artikulu honen abiapuntutzat data bat hartu dugun arren, gertakizunak aztertzeko 68ko data erabiltzea zerbait konbentzionala dela, eta data horrekin egiten den periodizazioa zehatz-mehatz segituz gero, ez genukeela Europako politika iraultzailearen bi gertakizun ia aldibereko horiekiko askorik ulertuko.

Eta hau horrela izango litzateke prozesu bakoitzaren barne kontradizioak ulertuko ez genituzkeelako, hots, edozein prozesutan inguru nazional bakoitzeko kontradizioen bilakaera desberdina nagusi delako printzipioa.

68ko maiatza eta PCFren krisia Zer gertatu zen 68ko maiatzean politikarekiko? Funtsan gauza bi: masek PCFa eta CGT bere sindikatua kritikatu eta nabarmenki gainditu zituzten; eta praktikaren bitartez, PCF ez zela jadanik alderdi iraultzaile bat frogatu.

Bestalde eta aldiberean, herriak gizarte inperialistaren aurkako masen erantzun baten bitartez, Estatuaren biolentziaren aurka ekiteko, erantzun bat gauzatzeko eta bere buruaz pentsatzeko gauza zela adierazi zuen.

68ko maiatzak hortaz, eta aipatu lehen puntuari jarraituz gero, etapa baten itxiera dakar, balantze bat: 48 urte lenenago (1920an) sortutako erakunde iraultzaile FCF 68an guztiz atzerakoi agertu zen.

Sekuentzia bat itxi zen beraz, eta berri bat hasi, ezagutzen ditugun muga guztiekin eta, halabeharrez, aipatu balantze abiapuntuz hartuta.

Asko hitz egin da bestalde, 68ko maiatzaren ekarpenetaz.

Baina zeintzu dira berritasun horiek? Hitza hartzea, bi zentzutan, ahoz eta idatzi grafitiak, kartelak....

Hitza, erreboltaren elementu garrantzitsutzat izan zuten, gizarte burgesean indibidualismoak dituen bi joeren kontra prezeski: pentsatzen dena ez esatea, eta bestek pentsatzen dutenaz bost axola izatea.

Hitzaren askatze hau, paradoxikoki, eztabaidan eta ideien kontrajartzean oinarrituriko masademokrazia batetan planteaitu zen.

Herriaren batasun zabala Halaber, gizarte kapitalistak agintzen duen eta herriaren baitan ahultasuna dakarren zatikatzearen, funtzio banatzearen aurka, 68ko maiatzak langile, enplegatu, ikasle...ren batasunean oinarrituriko herriaren batasun zabal bat eraikitzen ahalegindu zen.

Espazio politiko Lantegi, bulego, ikasgela... desberdinen isolamendua apurtuz.

Oraindik, langileria kontsideratu zen herri batasun zabal horren etorkizuneko abangoardia.

Eta politika iraultzaile guzti hori masen biolentziaren bitartez gauzatu zen: poliziaren, faxisten, sindikato horien... aurka, kalean.

Nolanahi ere den, eta oraindik 68an langileria edozein politika iraultzaileren abangoardiatzat bazeukatela egia bada ere, ez da gutxiago abangoardia horren forma historiko bat, hots, langile mugimendua, gaur arte amaitu ez den krisialdian sartu zela.

PCFak luzaroan izan zuen langileekin zerikusirik zuen guztiarekiko proposamen multzo bat, eta proposamen horiek langileen politikaren monopolioa ematen zioten.

Proposamen horiek bi errepresentazio modu konbinatzen zituzten langileentzat: alde batetik, klase sindikatu batek ordezkatzen ditu langileak lantegietan; bestetik langile-klasea bera Alderdiak ordezkatu eta eszena parlamentariora eramaten du.

Guzti honek, orokorrean, langile mugimendua delakoa osatu eta kontzientzia zein interpretazio sistema bat eratzen zuen; PCF sistema osoaren giltza zelarik, noski.

PCF eta CGT apurketa saioa desegiten Eta muntaia guzti hau da, hain zuzen ere, 68ko maiatzean krisian sartu zena eta geroago zeharo gainbeheratu egin dena.

Gazte iraultzaileek zera esan zuten, langile zein lantegiei dagokienez PCFren dispositiboa ez zela pentsa zitekeen bakarra; beste bide batzu bazeudela eta langile mugimendua delakoa fikzio bukatua zela, edo areago, atzerakoia zela.

Hortaz, PCFa eta CGT bere sindikatua saiatu ziren sorturiko mugimenduaren buruan jartzen, baina ez aurrera bideratzeko baizik eta zapuzteko, herriaren baitan sortutako apurketa saioa desegiteko.

Bestalde, maiatz frantzesaren sarritan aipatzen den ezaugarri bat zera da, neurri zabaleko errebolta izan zela.

Ikusi dugun bezala, herriaren zein langileriaren autonomia politikoak agerian jarri zuen Alderdiak prozesua formalizatzeko eta gidatzeko zuen ezintasuna.

Gaur egun %X dira langileen seme Unibertsitatean.

Hau aldatzea nahi dugu dio greban dauden langileek jarritako txartelak.